XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikerketa horiek izan ziren, zalantzarik gabe, linguistika historikoari bidea urratu ziotenak: Ritsehl-en Plaute-ri buruzko lanak linguistikoak direla esan daiteke; baina eremu honetan, filologia kritika puntu batean hankamotz geratzen da, gehiegi atxikitzen baitzaio hizkuntza idatziari, hizkuntza bizia ahaztuz; gainera, antzinate grekolatinoak ia erabat beretua dauka filologia kritika.

Hirugarren aldia hasi zen hizkuntzak beren artean erka eta aldera zitezkela ikustean. Hori izan zen gramatika konparatibo edo gramatika konparatuaren hastapena. 1816an, Franz Bopp-ek, Système de la eonjugaison du sanserite izendaturiko lanean, sanskritoak germanierarekin, grezierarekin, latinarekin eta abarrekin zituen erlazioak aztertu zituen.

Baina ez zen lehena izan kidetasun horiek azpimarratu, eta hizkuntza horiek familia berekoa zirela onartu zuena; izan ere, hark baino lehen, bereziki W. Jones (1794) orientalista ingelesak ordurako azaldua zuen arazo hori. Baina ildo horretatiko baieztapen bakan horiek, halere, ez dute frogatzen 1816an aditu guztiak egia honen esanahi eta garrantziaz jabetzen zirenik.

Sanskritoa, Asiako eta Europako hizkuntza batzuen ahaidea dela aurkitzeko meritua, bada, ez dagokio Boppi, baina hura izan zen hizkuntza ahaideen arteko erlazioak zientzia autonomo bilaka zitezkela ulertu zuena. Hizkuntza bat beste baten bidez argitzea, bataren formak bestearen formen bidez azaltzea, hori zen, hain zuzen, oraindik egiteke zegoena.

Dudan jartzekoa da Boppek bere zientzia sortzerik izango zuen, ez hain laster behintzat, sanskritoaren aurkikuntza gabe. Izan ere, hizkuntza horrek, grezieraren eta latinaren ondoan hirugarren lekuko gisa jarririk, ikerketa oinarri zabalago eta sendoagoa eman zion; eta hasierako abantaila hori emendatua gertatu zen, zeren ezustean ikusi baitzen egoera ezin hobean dagoela sanskritoa, konparaketa hori argitu ahal izateko.

Hona etsenplu bat: Genus (genus, generis, genere, genera, generum eta abar) latinezko paradigma, eta génos (génos, géneos, géneampiuml;; génea, géneon eta abar) grezierazkoa hartzen badira kontuan, sail horiek ez digute ezer adierazten, nahiz bakarka hartu, nahiz beren artean erkatu.

Bestelakoa da, aldiz, sanskritoari dagokion saila eransten badiegu (ganas, ganasas, ganasi, ganassu, ganasam eta abar).